Gauzak estu-estu daude Frantziako Tourrean, aurreneko sei sailkatuak 49 segundoren barruan daudelako: Frank Schleck dago lider, Bernhard Kohl zazpi segundora dago, Cadel Evans zortzira -lidergoa galdu zuen atzo-, Denis Mentxov 38ra, Christian Vandevelde 39ra eta Carlos Sastre 49ra.
Atzo Prato Nevoso mendatean amaitu zen etapa, eta Simon Gerransek irabazi zuen. Egoi Martinez Euskaltel-Euskadiko txirrindularia izan zen bigarren -ihes eginda egon zen harekin eta beste bi ziklistekin-.
Gaur atseden eguna izango dute, Tourreko bigarren eta azkena, eta bihar eta etzi berriro mendiko etapak izango dituzte. Bihar, atzera berriz mendia: maila bereziko bi -Lombarde eta Jausiers-; etapa ez da tontorrean amaituko. Etzi, Alpe D’Huez maila bereziko mendian bukatuko da etapa. Aurretik, maila bereko beste bi mendi izango dituzte.
Igandean bukatuko da Tourra. Larunbatean 53 kilometroko erlojupekoa edukiko dute.
txirrindularitza
Atseden eguna gaur Tourrean, Alpe D'Huez zain dutela
Mendiko etapak izango dituzte bihar eta etzi -orduan bukatuko dute Alpe D’Huezen-. Sailkapen nagusiko lehen sei txirrindulariak 49 segundoren barruan daude: Frank Schleck, Kohl, Evans, Mentxov, Vandevelde eta Sastre.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu