MOTOZIKLISMOA

Atsedena amaitu da

Txekiako Sari Nagusia jokatuko da gaur eta Gibernau irtengo da 'pole'-an

Erredakzioa
2005eko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Txekiako Sari Nagusia jokatuko da gaur Brnoko zirkuituan, motorren hiru asteko atsedenaren ondoren. Lasterketarako entrenamendu saioak izan ziren atzo eta Sete Gibernau kataluniarrak (Honda) eskuratu zuen pole-a. Haren atzetik irtengo dira Nicky Hayden (Honda) eta Loris Capirossi (Ducati). Valentino Rossik (Yamaha) laugarren postua lortu du.

Gibernauk zirkuituko birarik azkarrena egin zuen (1.57,504), 2003an Rossik Hondarekin egin zuena hobetuz (1.59,966). Aurreko marka, lehenengo hamabostek ere hobetu dute.Litro laurdenekoan Jorge Lorenzo (Honda) izango da irteerako lehen tokian. 125ekoan, Thomas Luthirentzat (Honda) izan zen pole-a.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.