Espainiako Ligako Lehen Mailan jardunaldirik ez dagoenez, Osasunak, Realak eta Athleticek atsedena izango dute asteburu honetan. Osasunak eta Athleticek aste honetako azken lan saioa egingo dute gaur. Gorritxoak 10:00etan entrenatuko dira, eta zuri-gorriak 10:30ean. Ondoren, bi taldeek bi eguneko atsedenaldia izango dute. Asteartean itzuliko dira lanera, atzoko ordu berberetan. Realak, berriz, urriaren 21ean Juventusen aurka jokatuko duenez datorren asteko partida, Albaceteren aurka, aurreratu egin du, eta gauza bera egin du atsedenarekin. Gaur eta bihar jai izango du, eta astelehenean 10:30ean itzuliko da lan saioetara.
Atsedena Lehen Mailako hiru euskal taldeentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu