Hirugarren aldiz Urrezko Aizkora eskuratu dute Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertzak gaur, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Jon Rekondo eta Ruben Saralegi leitzarrak bigarren izan dira, eta hirugarren lekuan gelditu dira Lurence O'tool eta Iker Vicente.
Jende ugari izan da frontoian, eta giro bikaina. Hauek dira egin dituzten lanak: 45 ontzako enbor bana erlojuaren aurka; 60 ontzako enborra zutik; 60 ontzako bina enbor bikotekide bakoitzak; zutik eta etzanda: 45 ontzakoa zutik eta kana-erdikoa etzanda. Eta, bukatzeko, txanda librea: lau kana-erdiko eta lau 60 ontzako.