Atxilotutako Marseillako hiru zaleak aske utzi dituzte, epaiketa egin arte
ATHLETIC. Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen herenegun: batetik, Marseillako hiru zale, San Mameseko bi segurtasun langileri objektu zorrotz batekin eraso egiteagatik; bestetik, Athleticeko zale bat, partidaren ondoren istiluak eragiteagatik. Marseillako hiru zaleak epailearen aurretik pasatu ziren atzo, eta gauean aske utzi zituzten, epaiketa egin bitartean. Athleticekoa ere libre geratu da, karguekin. Bestalde, zauritutako segurtasun langilea ospitaleko gela arrunt batera aldatu dute. Eusko Legebiltzarrak eskatu du brigada mugikorra hobetzeko, eta Juan Mari Aburtok Bilboko alkateak, ultrei sarrerarik ez saltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu