ATZEKO ESERLEKUAN. Lehiaketa estua oporren aurretik

Herri Torrontegi.
2005eko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Alemaniako Sari Nagusia jokatuko da bihar Sachsenringo zirkuituan. Munduko Motoziklismo Txapelketako hamargarren lasterketa izango da. Ibilbide motza du Sachsenringek (3.771 metro), estua, nahiko motela eta bihurria. Bihurguneak elkarrengandik gertu daude. Horregatik ez da batere harritzekoa Alemanian ia beti lasterketa lehiatuak ikustea, gidarien artean alde txikikoak.

1996. urtean eraiki zuten, hasiera batean gidariak hazteko egina. Lehen sari nagusia bi urte geroago jokatu zen. 2001ean birmoldatze sakona jasan zuen, eta orduan hartu zuen gaur egun duen itxura. Ibilbide horretan motoari ematen zaizkion azken ukituak motoak berak duen indarra baino garrantzitsuagoak dira.Ingeniari eta mekanikarien lana berez garrantzitsua bada, Alemanian are garrantzitsuagoa da. Ez dago zuzengune luzerik, motoa etengabe etzan behar izaten du gidariak eta azelerazioa gogorra da. Hori horrela, motoa ez bada ibilbide horretarako behar bezain bikain prestatzen ez dago zer eginik. Erabakigarria izango da bihar, era berean, pneumatikoen hautaketa.Zirkuituaren berezitasun guztiak aintzat hartuta ere, inork ez du zalantzan jartzen gidari guztiek Valentino Rossiren motoaren atzealdea izango dutela aurrean. Aurreko astean Donington Parkeko igerilekuan eman zuen erakustaldiaren ondoren, txapelketa eskura du italiarrak; aurrerantzean lasterketa irabaztea beste helbururik ez du izango, eta kalkulagailua ahaztu ahal izango du. Kontuan hartzeko beste izen batzuk Nicky Hayden hazten jarraitzen du Barros eta Edwards izango dira. Suzuki motoek ez dute aukera asko izango, Ingalaterrako ilusioaren ondoren.Sete Gibernauren kasua apartekoa da. Bere buruaren eta bere mamuen aurkako borroka pertsonalean segitzen du. Morala galduta du, eta iaz Sachsenringen erori zela gogoratzeak ez du lagunduko. Ezin da hala ere aldez aurretik baztertu. Irabazi egingo du, edo oso atzean amaituko du.250 cc.-etan De Puniet, Stoner eta De Angelisentzat da zirkuitua egokia. Hala ere, nabarmentzeko Dani Pedrosaren baimena beharko dute. Horrek kalitatea eta gidatzeko bere teknika du alde. 125 cc.-etan galdu ezin duen lasterketa ikusi ahal izango du zaleak. Ez da lehiakortasunik faltako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.