ATZEKO ESERLEKUAN. Oroitzapen onak, marka zaharra

Herri Torrontegi.
2005eko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Arlo teknikotik ikusita, Mugello zirkuitu izugarri azkarra da, gidarientzat oso exijentea. Han irabazteko behar-beharrezkoa da motor lehiakorra edukitzea. Hortik aurrera, gidari bakoitzaren trebeziak erabakiko du, ibilbideak bihurgune motelak eta azkarrak nahasten baititu. Bere burua gidari ontzat duen edonorentzat proba gogorra da.Pertsonalki oroitzapen onak dakarzkit Mugelloko zirkuituak. Desagertutako 80 cc.-etako mailan oraindik nirea da zirkuituko errekorra irakurleak banitate hitz hauek barkatuko al dizkit. Ia hogei urte pasa dira Derby etxearen koloreak defendatuz Alex Crivilleri Europako Txapelketa irabazten lagundu nion denboraldi horretatik. Hain zuzen, atzoko entrenamendu libreetako denborak hartu eta nik 250 cc.-etan lortzen nituenekin alderatuta, oraindik ere puntuak irabazteko borrokan egongo nintzatekeela ohartu naiz (sic).Lasterketa prestatzek lehen lan saio horien harira, MotoGPngidariek karta batzuk ezkutatu egiten dituztela garbi dago. Atzo Gibernau izan zen azkarrena, baina iazko denbora onenetik segundu batera. Biharko lasterketarako Carlos Checa ere aintzat hartzeko gidaria izanago da. Ducati bere motoak etxean korrituko du, eta Bridgestone pneumatikoek uzten badiote, Mugellon izan daitezkeen ezusteetako bat izan daiteke. Bitartean, O Rei Rossik bide ertzean jarraitzen du, bere aurkarien hilotza noiz pasako zain. Bere nagusitasunaz jabetuta, lasai dago Valentino eta azken unera arte itxarongo du mahai gainean kolpea ematekoa. Tiffossi-ek guztia emango dute The Doctor bere laugarren garaipenera eramateko.250 cc-etan jende guztia ados gaude Dani Pedrosa txapelketa irabazteko faborito dela esatean. Denboraldi hasiera honetan, hala ere, aukera gehiago ere badirela ohartu gara. Stonerren bultzada, Dovizioso, Porto, De Puniet eta enparauak 125 cc.-etan ikusten dugun ikuskizuna ematen ari dria 250 cc.-etan. Doviziosoren alde zerbait esan nahiko nuke, gainera. Besteen gurpilean aritzen dela diote batzuek, baina niretzat gidari oso ona da, eta etorkizunean bere trebezia erakutsiko du. Barbera eta Lorenzoren lana ere nabarmendu nahi nuke. 125 cc.-etan nabarituko da, hala ere, gehien zirkuituaren maila. Moto azkarrenek irabaziko du bihar. Kalio hasi da oraingoz besteei ipurdia erakusten, baina Faubel eta Simoncelli ere kontuan hartzekoak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.