Atzeratu egin dute derbiaren inguruko epaia

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2011ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Miarritze eta Baionaren arteko derbian gertatu ziren liskarren harira, atzo bildu zen Errugbi Ligako Diziplina Batzordea. Usaian, bildu eta berehala erabakien berri eman ohi du, baina atzo zigorren berri ez zuen eman. Erabakiak 48 orduz atzeratuko zituela jakinarazi zuen, eta, ondorioz, bihar jakinen da batzordearen epaia.

Derbian hainbat istilu izan ziren, baina larrienak Jean-Jo Marmouyet eta Imanol Hariñordokiren arteko borroka eta, gero, Lucien Hariñordoki Imanolen aitaren zelairatzea izan ziren. Kanpoko norbait zelaian sartzen ez eragozteagatik Miarritzek 4.000 eta 46.000 euro arteko isuna arriskatzen du, eta bere zelaia bi partidarako itxita ukan dezake. Istiluen ondotik polemika bizia piztu zen Lapurdin. Lucien Hariñordokik jendaurrean barkamenak eskatu zituen, eta Baionak jakinarazi zuen baduela Miarritzeren aurka salaketa ezartzeko aukera, diziplina batzordeak erabakitzen duenaren arabera. Biharko erabakiak ikusmina piztuko du, dudarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.