Futbola-Turkia
Atzeratutako partidak Turkian ez jokatzea erabaki du UEFAk, "segurtasun neurriak direla medio"
Txapeldunen Ligako eta UEFAko Kopako Galatasaray-Juventus, Besiktas-Chelsea eta Maccabi Haifa-Valentzia atzeratutako partiduak Turkian ez jokatzea erabaki du gaur arratsaldean Bruselan UEFA erakundeak. "Turkiatik kanpo jokatuko dira, zelai neutral batean eta zehaztu gabe dagoen data batean", dio UEFAren oharrak. "Segurtasun neurriak direla-eta" hartu dute erabakia, azaroaren 15ean eta 20ean Istanbulen gertaturiko atentatuen itzala gertu dagoelako.
UEFA erakundeak partidu horien jokalekua eta eguna zehaztu beharko ditu orain, eta erabakia futbol kluben, jokalarien, jarraitzaileen eta Europako futbolaren hobebeharrez hartu duela nabarmendu du. "Erabaki zaila izan da. UEFAren emergentziazko batzordeak balizko segurtasun neurri guztiak aztertu ditu eta orain gutxi Istanbulen jazo diren erasoak ikusita partiduak lekuz aldatzea ebatzi du", azaldu du Gerard Aigner UEFAko zuzendari orokorrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu