Futbola

Aukerak bai, baina golik ez

Vila-realen aurka berdinduta puntu bakarrarekin itzuli da etxera Reala. 42 punturekin 11. tokian dago Eusebioren taldea.

Realeko Markel Bergara eta Vila-realeko Antonio Rukavina, atzoko partidan. DOMENECH CASTELLO / EFE
2016ko apirilaren 25a
10:48
Entzun

Liga amaitzeko hiru partida soilik geratzen direnean, ez dirudi Realak gora-behera handirik izango duenik. Izan ere, azken bi partidetan Eusebiorenak ez dira gai izan gol aukerak baliatzeko —0-1 galdu zuen ostegunean Getaferen aurka, eta 0-0 berdindu atzo Vila-realen zelaian—, hala, atzo puntu bakarra lortuta, 11. postuan daude txuri-urdinak.

Bigarren zatiaren hasieran izan zituen Realak hiru puntuak eskuratzek aukera garbienak. 47. minutuan heldu zen Markel Bergararen ahalegina, eta 60.ean, berriz, gertu ibili zen Vela, baina Asenjok gelditu zuen baloia.

Kritikak kritika, gustura agertu da Eusebio Sacristan jokatutako partidarekin: "Hau da ikusi nahi dugun Reala; borrokatu eta aurpegia ematen duena, ez bestea". Ontzat eman zuen hark egindako ahalegina, eta gogorarazi zuen Vila-real ez dela nalanahiko aurkaria. "Vila-realek baloirik ez ukitzea zen gure asmoa, eta lortu dugu".

Horrengo larunbatean Real Madrid hartuko dute txuri-urdinek Anoetan.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.