Mendekuaren ordaina ala iazkoaren errepikapena? Irurtzunek eta Andoaingo Gaztelekuk nagusitasunez irabazi zituzten euren kanporaketak asteburuan, eta pasa den urtean bezala elkar ikusiko dute BERRIA txapelketako final-laurdenetan. Ordukoan gipuzkoarrak izan ziren garaile, baina nafarrek ez zizkieten gauzak erraz jarri. Oraingoan ere denetarik gerta daiteke. Dena den, aurretik beste kanporaketak jokatuko dira asteburu honetan, Hernaniko pilotalekuan. Alde batetik, Aurrera Saiaz eta Erreka; eta bestetik, Uharte eta Zugarralde.
2. Iparralde 1
KADETEAK
Espinal-Goñi 22
Etxegoien-Mendi II.a 3
GAZTEAK
Ijurra-Beraza 21
Mendi-Beola 22
NAGUSIAK
Armendariz-Mariñelarena 22
Mustiratz-Erreka 6
Larunbatean, Irurtzunek hasieratik bideratu zuen kanporaketa. Ezustekorako aukerak lehen tantotik zapuzteko asmoarekin atera ziren nafarrak. Hala, kadeteetako partidan nagusitasun nabarmena erakutsi zuten, 22-3 irabazita, eta aurkariei euren jokoa egiteko aukerarik utzi gabe. Guztien artean Espinal nafarren aurrelaria nabarmendu zen. Partidako erosotasuna ikusita, bikain aritu zen erasoan eta hemezortzi tanto egin zituen. Sakearekin ere min handia egin zuen, zazpi tanto era horretan lortuta.
19 tantoko abantaila izanda gazteen partidan lasaitasunez aritzeko aukera zuten nafarrek. Lehendabiziko norgehiagokan egon ez zen berdintasuna eman zen bigarren partidan. Lehia orekatua ikusi zen partida guztian zehar., Lan erdietan Irurtzuneko bikoteak berdintasuna hautsiko zuela zirudien arren, Iparraldeko taldeak tinko eutsi zion. Azkeneko tantoan Berazari ihes egindako pilotakada bat txapa behera joan zen, eta itxaropena piztu zen iparraldekoen artean 22-21 irabazi eta gero. Beolak partida osoan erakutsi zuen erregulartasuna eta lan ona erabakigarria izan zen iparraldekoek lehia irabazteko.
Baina ilusioa piztu bezain azkar itzali zen. Irurtzunekoen aurrelari Armendarizek aginte makila hartu, eta itxaropena bere ezker eskuarekin birrindu zuen, 22-6 irabazi arte. Lau aldiz iritsi zen errebotera, eta aurrean ere txukun aritu zen.
3. Zaramaga 0
KADETEAK
Arberas-Tolosa 22
Larrañaga-Agirre 8
GAZTEAK
Aristimuño-Sanchez 22
Saez de Urturi-Isasi 8
NAGUSIAK
Eskudero-Altuna 22
Mikel-Perez 15
Andoaingo Gazteleku taldeak estreinaldi erosoa izan zuen BERRIA txapelketan, igandean, Hernanin. Kanporaketa orekatua aurreikusi bazen ere, ez zen halakorik izan, eta azkenean gipuzkoarrek nahiko erraz irabazi zituzten hiru partidak.
Andoaindarrek hasieratik erakutsi zuten nagusi zirela. Kadeteetan Tolosa atzelariaren indarrak desorekatu zuen partida. Lauretan indartsuena dela erakutsi zuen, eta ia hutsik egin gabe min asko egin zuen atzean. Zaramagaren atzelariaren ezintasuna ikusita, Larrañaga laguntzak eskaintzen saiatu zen, eta errematean arriskatzeko erabakia hartu zuen. Ez zen fin ibili, ordea, eta hamaika huts egin zituen. Partida 22-8 irabazi zuten gipuzkoarrek.
Gazteen partida aurrekoaren antzekoa izan zen. Markagailu bera emateaz gain —22-8—, Gaztelekukoen atzelariaren sendotasunak desorekatu zuen partida. Ordu erdi eskasean andoaindarrek kanporaketa erabakita utzi zuten. Partida hasieratik hartu zuten aurre irabazleek.
Kanporaketa ia guztia erabakita, nagusietan Frontiseko bi profesional ohiren arteko lehiak bereganatu zuen arreta. Altuna eta Mikelen artekoa Gaztelekukoen alde atera zen, 22-15. Atzelariak sasoiko dagoela erakutsi zuen errebotera lau aldiz iritsiz, eta Eskuderoren laguntza izan zuen tantoak amaitzerako orduan.
IrurtzunGazteleku
Aurkari ezaguna dute
Irurtzunek eta Gaztelekuk nagusitasunez egin dute aurrera BERRIA txapelketan, eta iaz bezala, elkar ikusiko dute final-laurdenetanAsteburu honetan final-laurdenetako aurreneko bi kanporaketak jokatuko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu