ESKUBALOIA

Aurkari oso indartsuak izango ditu Bera Berak EHF kopan

Kroaziako Podravka Vegeta, Errumaniako Craiova eta Danimarkako Nykobing Falsterren aurka ariko da Donostiako taldea ligaxkan.

2018ko azaroaren 22a
17:28
Entzun

Aurkari oso indartsuak egokitu zaizkio Super Amara Bera Berari EHF kopako ligaxkan ariko den lehen aldian: batetik, Podravka Vegeta, Kroaziako talderik onena eta Txapeldunen Ligan ohiko taldea; bestetik, Craiova, Errumaniako Liga indartsuko txapeldunordea eta egungo EHF kopako txapelduna; eta azkenik, Nykobing Falster, Danimarkako, Europako liga indartsueneko laugarren sailkatua.

Imanol Alvarezek entrenatutako taldeak urtarrilaren 6an jokatuko du ligaxkako lehen partida, Kroazian; 12an, Craiova hartuko du Donostian; 20an, Danimarkan ariko da; 27an Nykobing Falster hartuko du, eta otsailaren 2an, Podravka  Vegeta; otsailaren 9an, azkenik, Errumanian jokatuko du. Multzoko lehen bi sailkatuak sartuko dira final-laurdenetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.