Amaya San Antoniok Asobal ligako sailkapeneko lehendabiziko bi taldeak izan ditu aurkari azken jardunaldietan, eta, gaur, hirugarren sailkatua egokituko zaio, Ademar Leon, alegia (18:30).
Juanto Apezetxea entrenatzaileak uste du Ademar izanen dela aurkaririk zailena, Txapeldunen Liga jokatzen ari ez denez, «freskoago» egonen delako. Victor Alvarez ezin izanen da gaur aritu, zuntzen haustura baitu. Humet, berriz, osatu egin da. Rasic, Urdiales eta Agirrezabalaga ere jokatzeko moduan izanen dira, nahiz eta sasoi betean ez egon.
Bertzalde, Arratek Valladolid hartuko du Ipuruan (19:00). Azken jardunaldietako porroten ondorioz, jaitsiera postuetan dira Eibarkoak, eta, ondorioz, puntu premia larria dute. Valladolid, hala ere, ez da batere aurkari erraza, etxetik kanpo jokatu arren. Gipuzkoarrek gogor egin beharko dute lan puntuei eusteko.
Bera Bera-Alcobendas
ABF ligan, berriz, Bera Berak Alcobendasen aurka jokatuko du Bidebietako pistan (19:00). Hirugarren dira sailkapenean gipuzkoarrak, eta bertan jarraitzeko behar dituzte puntuak. Aurreko sasoian Bera Bera ez zen Alcobendas mendean hartzeko gai izan. Egoera aldatzea da helburua.
Aurkari zailak hartuko dituzte San Antoniok eta Arratek gaur Asobal ligan
Iruñeko taldeak Ademarren aurka jokatuko du, eta Eibarkoak Valladoliden aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu