Marianne Vos (Rabobank), Marianne Vos (Rabobank) eta Marianne Vos (Rabobank). Hiru kolpe, hiru garaipen eta are sendoago lidergoan. Mendiko etapen zain, ikusgarri jarraitzen dute Rabobank taldeak eta Vosek berak. Ardura hartuta, etapa guztian gogotik lan egin du Ale Cipollini taldeak, baina herbeheretarra nagusitu da gero esprintean. Valentina Scandolara (Orica) eta Roxane Knetemann (Rabobank) lehenengo, eta Audrey Cordon (Hitec) gero, saiatu ziren ihesean, baina ez zuten izan arrakastarik.
Esprint kontuak amaituta, igotzaileentzat lehen aukera iritsiko da bihar. Gaiarinen hasi eta San Fiorren amaituko da etapa (112 km), eta Carbonai lehen mailako mendatea igo beharko dute helmugarako 30 kilometro eskas faltako direnean.