Hiru puntuak eskuratu ditu Athleticek etxean 21. jardunaldiko partidan, baina esku hutsik itzuli da Reala Herrialde Katalanetatik. Aise nagusitu zaizkio zuri-gorriak Collerenseri, dozena erdi gol eginda. Laugarren minuturako aurretik ziren bizkaitarrak markagailuan Yulema Corresek eginiko gol baten bidez, eta nagusitasun horren adibide da atsedenaldirako 4-0 irabazten zihoazela. Partida bideratuta, errimoa makaldu du Athleticek, baina beste bi gol egin ditu halere.
Realak, ordea, ezin izan zuen punturik urratu larunbatean Valentziara eginiko bisitan. 1-0 galdu zuten gipuzkoarrek; Carolek egin zuen partidako gol bakarra, 31. minutuan. Jarraian hiru partida zeramatzan Realak galdu gabe.
[Youtube]http://youtu.be/OJtCHxZfpEQ[/Youtube]
Laugarren postuan da sailkapenean Athletic, 43 punturekin. Reala, berriz, 11. postuan da, 18 puntu pilatuta.