FUTBOLA

Aurpegia eta ifrentzua izan da Reala eta Athleticentzat derbiaren ondorengo jardunaldia

Realak ezer askorik ez zuen egin Bartzelonaren aurka eta 5-0 galdu zuen; Athleticek, berriz, partida bost minutuan irauli zuen eta 2-1 irabazi zion Espanyoli. Osasunak gaur jokatuko du.

2010eko abenduaren 13a
13:33
Entzun
"Emaitza nahiko adierazgarria da. Aukeretako bat zen, baina guk ez genuen erakutsi beste zerbait egin genezakeenik sinesten genuenik. Eta futbolean lehenik sinetsi egin behar da, eta guk ez genuen sinetsi". Martin Lasarte Realeko entrenatzailearen hitzak dira, Donostiako taldeak atzo Bartzelonaren aurka 5-0 galdu ondoren esandakoak. Zaila izango zela jakina zen, baina Bartzelonak nahierara ibili zuen Reala, eta txuri-urdinek ezer askorik ez zuten egin Ligako txapeldunaren aurka.

Athleticek, berriz, 0-1 galtzen hasi ondoren, bost minututan Llorente eta David Lopezen gol banari esker buelta eman zion markagailuari San Mamesen, eta 2-1 irabazi zuen Espanyolen aurka. Realak eta Athleticek orain 22na puntu dituzte sailkapenean; zuri-gorriak 8. postuan daude, eta txuri-urdinak, 9.ean. Osasunak gaur Valentziaren aurka jokatuko du gaueko 21:00etan, Valentzian. Atzoko emaitzen ondoren, partida bat gutxiagorekin, jaitsieratik bi puntura dago Jose Antonio Camachoren taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.