saskibaloia

Aurreakordioa lortu dute Sito Alonsok eta Bilbao Basketek

Hurrengo hiru denboraldietan taldeko entrenatzaile izango da Alonso.

Sito Alonso, artxiboko irudi batean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 17a
16:12
Entzun

Espainiako Saskibaloi Federazioarekin duen egitekoa amaitu ondoren itxiko dute behin betiko kontratua. Abuztuaren 8tik 16ra, hamazazpi urtez azpikoen entrenatzaile izango da Munduko Txapelketan, Dubain.

Azken hiru denboraldietan Gipuzkoa Basket zuzendu du; aurretik Joventut taldean aritu zen —2008tik 2010era—. Endesa Ligan guztira 163 partida zuzendu ditu.

BERRIAk Alonsori urte hasieran egindako elkarrizketa, hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.