Aurreikuspenak bete ditu

Tony Martinek irabazi du Paris-Nizako 6. etapa, 27 kilometroko erlojupekoa, eta lider jarri da sailkapenean

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Tony Martinen (HTC-Highroad) izena zebilen denen ahotan Paris-Nizako seigarren etapa jokatu bezperan. Denek jotzen zuten faboritotzat alemaniarra 27 kilometroko erlojupekoa irabazteko. Ez zen gutxiagorako, Algarveko Itzulian erakustaldia eman baitzuen erlojuaren aurka. Faboritoa aipatu eta faboritoa azaldu. Martinek aurreikuspenak bete zituen atzo, eta Portugalen egin bezala, bera izan zen azkarrena.

Nagusitasunez lortu zuen Martinek garaipena, ibilbideko eremu guztietan berak egin baitzuen denbora onena. Azkenean, erraz antzean nagusitu zen, hogei segundo atera baitzizkion bigarren sailkatuari, Bradley Wiggins ingelesari (Sky). Richie Porte australiarra (Saxo Bank) sailkatu zen hirugarren, 29 segundora, eta Andreas Kloeden alemaniarra (RadioShack) laugarren, 46 segundora. Hala, Martin jarri da lider, erlojupekoa jokatu aurretik zazpi segundoko desabantaila baitzuen Kloedenekiko. Orain 36 segundora du herrikidea sailkapenean, eta 39ra Wiggins. Askoz atzerago dago Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi). Txirrindulari espainiarra eskas aritu zen atzo erlojuaren aurka, eta 1.43 galdu zuen Martinekiko.Gaur zazpigarren etapa jokatuko da, azken-aurrena, Brignoles eta Bioten artekoa, 215,5 kilometrokoa, eta mendate gogorrez betetakoa. Sailkapen nagusia irauli dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.