Osasuna ongi ezagutzen du Jan Urbanek (Jaworzno, Polonia, 1952). Ibilbide oparoa izan zuen jokalari gisa, eta orain taldea entrenatzeko aukera iritsi zaio. Honakoak dira, aurrerapen gisa, BERRIAri esandako batzuk:
- "Erabat harrapatu nau entrenatzailearen lanbideak".
- "Klubak gauza asko eman zizkidan jokalari bezala, eta entrenatzaile lanaren hasieran ere bai".
- "Saiatzen ari gara harrobikoei aukera ematen, eta konturatu egin behar dute gurekin gauzak ondo eginez gero, aukera izango dutela jokatzeko".