Aurrelariak atzelarien aurka Oriamendiren jaian
ERREMONTEA. Oriamendi enpresak urtebete egin du erremonte profesionala kudeatzen, eta, ospatzeko asmoz, jaialdi berezia antolatu du biharko. Partida nagusia aurrelari eta atzelarien arteko desafioa izango da. Ezkurrak eta Zeberio II.ak batera jokatuko dute, Urrutia eta San Miguelen aurka. Jaialdian webgune berria ere aurkeztuko dute. Duela bi aste Oriamendik pilotari guztien kontratua berritu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu