Aurtengo lau t'erdiko txapelketaren diseinuak aurrelarien eta aztelarien arteko desoreka nabarmena erakutsi du. Hogei pilotari kantxaratu dira; atzelariak, ordea, lau baino ez dira izan. Enpresa bakoitzak bi bizkartzain inskribatu ditu. Aspek Abel Barriola eta Xabi Galarza aukeratu zituen, Asegarcek, berriz, Ruben Beloki eta Patxi Ruiz.
Halere, atzelari urritasun hau ez da aurtengo aldiko gabezia esklusibo bat, iazkoan ere lau izan zirelako kaiolan sartu zirenak. 2002ko aldian, ordea, EPELek antolatu zuen lau t'erdiko lehen txapelketan, enpresek hamar atzelariren aldeko apostua egin zuten. Ordukoan, Elkorok, Armendarizek, Raik, Patxi Ruziek, Medinak, Goñi III.ak, Imazek, Lasa III.ak, Belokik eta azkenean txapeldun izan zen Abel Barriolak izan zuten parte hartzeko aukera. Urrunago so eginez gero, gaur egungo desoreka gero eta nabariagoa da, 2001eko 36 parte hartzaileetatik hamabost izan zirelako atzelariak.
Hiru txapeldun azken hamabost urteetan
Estatistikei eta palmaresei erreparatuz, ordea, ez da hain harritzekoa enpresek atzelariak inskribatu nahi ez izatea. 2003ra arte antolaturiko lau t'erdiko txapelketarenhamabost aldietan hiru atzelarik baino ez dutelako txapela jantzi.
Lehenengoa Galarza III.a izan zen, 1993ko finalean Eugi gazteari 22-7 nagusitu zitzaioenan. Hurrengo txapelduna Fernando Arretxe izan zen; hiru urte geroago Luzaidekoak Nagoreri irabazi zion (22-8). Lau t'erdiko azken atzelari txapelduna gaurko finalista Abel Barriola izan zen, leitzarrak 22-10 garaitu zuen Eugi. Txapeldunordeakaztertuz, berriz, bost izan dira finala galdu duten atzelariak: Galarza III.a 1989 eta 1990an, Jokin Errasti 1992an, Inaxio Errandonea 1994an eta Abel Barriola 2002an. Leitzarrakzortzi urteko sikatea eten zuen 2001eko finala jokatu zuenean.
Piloten ezaugarriak eta aurrelarien indarra
Gabeziaren zergatiak aztertzen jarrita, bi diraatzelarien jarduna etenerazi duten faktoreak: pilotak eta aurrelarien indarra.
Egungo pilota azkar bote handidunek duela hamabost urteko material beltzeta astuna ordezkatu dute, eta aldaketa horrek jokoa bera ere eraldatu du. Egun lau t'erdian ondo aritzeko bolea defentsa ona eduki behar da, eta atzelariak ez dira oso trebeak izaten airezko jokoan.Kontuan hartzeko beste faktorea, berriz, aurrelari gazteen indarra da. Lehen aurrelariak errematatzaile hutsak ziren; egun, berriz,Irujo, Xala edo Olaizola bezalako aurrelariek atzelari askok baino kolpe bortitzagoa dute, eta aise dominatzen dute kantxa erdiko piloteoa.
PILOTA
Aurrelarien lurraldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu