Pilota

Aurrera Saiaz, BERRIA Txapelketako finalera

Tolosako taldea 54-48 nagusitu zaio gaur Zugarralde Burlatakoari. Beste finalerdia etzi, Hernanin: Zazpi Iturri-Irurtzun.

2009ko martxoaren 19a
14:21
Entzun
VI. BERRIA Pilota Txapelketak badu dagoeneko finalista bat: Aurrera Saiaz, Tolosako (Gipuzkoa) taldea. Tolosan bertan jokatu dute gaur goizean txapelketako lehen finalerdia, Beotibarren, Zugarralde (Burlata, Nafarroa) eta bien artean, eta etxekoak garaile: 54 tanto egin dituzte; besteek 48 (tanto gehien egiten dituena sailkatzen da).

Kadeetan eta nagusietan Aurrera Saiazek irabazi du (22-12 eta 22-14), gazteetan Zugarraldek (10-22).

2004an txapeldunorde izan ziren Tolosakoak. Burlatakoak, berriz, txapeldun 2005ean.

Larunbatean izango da bigarren finalerdia, Hernanin (Gipuzkoa), 10:30etik aurrera. Aurrez aurre, Zazpi Iturri (Amezketa, Gipuzkoa) eta Irurtzun (Nafarroa). Biak izanak dira txapeldunak: Zazpi Iturrikoak 2004an, Irurtzungoak 2007an.

Hilaren 28an izango da VI. BERRIA Txapelketako finala, Hernanin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.