Pilota

Aurrera Saiazek eta Adiskidek jokatuko dute bihar BERRIA Txapelketako finala

Hernaniko pilotalekuan izanen da, 10:30ean. Kadeteak ariko dira lehenik, eta gazteak eta nagusiak ondoren.

2010eko martxoaren 26a
16:06
Entzun
Joan den urtarrilean hasi zen VII. BERRIA Txapelketa, eta biharko finalak emanen dio amaiera. Bertan, Bidegoiango Aurrera Saiaz taldea eta Galdakaoko Adiskide nor baino nor ariko dira Hernaniko pilotalekuan (Gipuzkoa), 10:30etik aurrera. Aurten, gainera, finala ETB1en ikusi ahal izanen da.

Ohi bezala, kadeteek, gazteek eta nagusiek jokatuko dute, hurrenez hurren. Hiru partidak irabazi ezean, gutxienez nagusien partida eta gainerako mailetako bat irabazten duenak eramanen du txapela; batek nagusiena galdu, baina aitzineko biak irabaziz gero, hiru partidetan tanto gehien egin duenak irabaziko du. Lehia estua izanen da, Aurrera Saiaz baita iazko ekitaldiko txapelduna, eta Adiskide, berriz, duela bi urtekoa.

Bikote hauek jokatuko dute finala:

Kadeteak: Aurrera Saiazko Labaka-Elustondo, eta Adiskideko Elezkano II.a-Hernandez.

Gazteak: Aurrera Saiazko Urbieta-Zinkunegi, eta Adiskideko Legorburu-Galarza.

Nagusiak: Aurrera Saiazko Renobales-Galarraga, eta Adiskideko Elezkano I.a-Ajuria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.