Bilbo Basketek ezin hobe hasi du bost partidako final luzea, eta oso lagungarria izan litekeen garaipena lortu zuen Zaragozan. Kostata, izerdi asko botata eta lan dezente eginda, baina 68-74 nagusitu ziren bizkaitarrak. Defentsa zorrotzarekin, ia berti, baina azken bi minutuetan, bereziki, Zaragoza 66-68 hurbildu zenean. Bizkaitarrak, ordea, ez ziren urduritu, eta odola hotz, ondo lotu zuten garaipena.
Lehen zatian Zaragoza izan zen nagusi. Hiruzpalau puntuko aldeak lortu zituzten Aragoikoek Paolo Quinterosi esker, baina Bilbo Basketek buelta eman zion atsedenerako: 36-39. Buelta eman, eta eutsi, aldeak ia beti lauzpabost puntutan mantenduz. Gainera, orain arte joko onik egin ez duten bi jokalariren eskutik: Mavroeidis eta Javi Rodriguez.
Aurrerapausoa eman du Bilbo Basketek Zaragozan eta onenekin da berriro
Oso neurketa parekatua izan da (68-74), eta Katsikarisek eskatu bezala, defentsa izan da arrakastaren gakoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu