Euskal Herriko Itzulia aurten ere izango da, antolatzaileek gaur arratsaldean aurreratu dutenez. Eusko Jaurlaritzak 2012rako diru laguntza jaitsi ondoren —360.000 eurotik 200.000ra—, antolakuntzak zioen itzulia jokatu ahal izateko beste 150.000 euro behar zituztela.
Oraingoz, behintzat, arlo ekonomikoaz ez dute zehaztasun handirik eman. Esan dute erakunde publikoek dirua jarri dutela —orain arte Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak ipintzen zuten dirua, eta antolatzaileek esan dute Bizkaiko eta Arabako aldundiek dokumentazioa eskatu dietela—, eta babesle berri handien artean Banco Sabadell dago —2010ean Banco Guipuzcoano erosi zuen—; haren kontura joango da sari nagusia.
Kontuz! Euro 1 Interneteko kanpainan 10.619 euro lortu dira.
Etapak
1. Gueñes-Gueñes, apirilak 2.
2. Gueñes-Gasteiz, apirilak 3.
3. Gasteiz-Ibardin, apirilak 4.
4. Bera-Arrate, apirilak 5.
5. Eibar-Oñati, apirilak 6.
6. Oñati-Oñati, apirilak 7. Erlojupekoa.
Euskal Herriko 52. Itzulia izango da aurtengoa. Aspaldiko partez bukatuko da etapa bat Ibardinen. 1994an heldu ziren azkeneko aldiz hara; Davide Cassanik irabazi zuen, eta, ondoren, Tony Rominger iritsi zen. Sei kilometroko igoera da, eta garai batean klasikoa zen itzulian.