Kirola

Aurten bi mila korrikalari gehiago onartuko dituzte Behobia-Donostian

14.000 lagunera zabaldu dute parte hartzea antolatzaileek.

2007ko otsailaren 19a
17:20
Entzun
12.000 korrikalari onartu zituzten iaz Behobia-Donostia herri lasterketan antolatzaileek, baina, hala ere, parte hartu nahi zuen jende asko kanpoan geratu zela ikusita, aurten beste bi mila lagun gehiago onartu, 14.000ra zabaltzea erabaki dute.

Nolanahi ere, Fortuna Kirol Elkarteak jakinarazi du ez duela soilik parte-hartzaile kopurua handitu, baizik eta haiei guztiei behar bezalako babesaemateko garraio eta osasun zerbitzuak ere areagotu egin dituztela. Batik bat, irteera lekuan eta helmugan handitu dituzte zerbitzu horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.