Euskal Herriko Itzulia

Aurten ere Samuel Sanchez irabazle Arraten, eta lider jarri da

Joaquim Rodriguez eta Chris Horner iheskideei erraz irabazi die esprinta Euskaltel-Euskadikoak. Hamabi segundora tropeltxo bat heldu da. Biharko saioa Ibardinen amaituko da.

2012ko apirilaren 4a
21:18
Entzun

Aurreko bi urteetan bezala, Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak irabazi du Arraten Euskal Herriko Itzulian. Joaquim Rodriguez eta Chris Hornerrekin ihes egin du Usartza lehen mailako mendatean gora, etapako azken mendian, eta hirurak bakarrik heldu dira helmugara; aise nagusitu da esprintean Sanchez. Lider jarri da, gainera.

Rodriguez sartu da bigarren, Horner hirugarren. Hamabi segundora tropeltxo bat heldu da; han ziren, besteak beste, Damiano Cunego eta Tony Martin. 

Gasteiz-Arrate Itzuliko 3. etapa (164 kilometro) korritu dute. Bihar, 4. etapa: Eibar-Ibardin. 

Gaurkoa Euskaltelen denboraldiko bigarren garaipena izan da. Biak Sanchezek eraman ditu.

Larunbatean amaituko da Euskal Herriko Itzulia, Oñatin, 18,9 kilometroko erlojupekoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.