Lopez Aldai eta Ajuria bizkaitarrek irabazi zuten, joan den asteburuan, Laudioko Txapelketa (22-15). Aurtenetxe eta Iparragirre kontrarioak partidaren erdia arte nagusi izan ziren jokoan eta markagailuan, baina ondoren Aurtenetxe lezamarraren jokoak behera egin zuen eta hantxe amaitu zen dena. Gazteetan, Urrutikoetxea eta Larrinaga bizkaitarrek irabazi zuten (22-18), Ioldi eta Etxebarria nafarren aurka.
Aurtenetxe eta Iparragirre 15 tantotan geratu ziren Laudion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu