Aurtenetxe ez da ariko hurrengo bi partidetan
FUTBOLA. Jon Aurtenetxe Athleticeko jokalariak ez ditu jokatuko Ligako hurrengo bi partidak; Zaragozaren eta Sevillaren aurkakoak, hain zuzen ere. Espainiako 19 urtez azpiko hautatzaileak Zornotzako ezker hegaleko atzelaria deitu du hilaren 13tik 26ra bitartean egingo duten egonaldirako. Joaquin Caparrosek hiru hautagairen artean aukeratu beharko du: Mikel Balentziaga, Xabi Castillo eta Koikili Lertxundi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu