Gaur hasiko dira 2012ko tenisegun handiak Australiako Irekiarekin, Melbournen, eta, bi asteko lehiaren ondoren, hilaren 28an eta 29an jokatuko dira finalak. Gizonezkoetan faborito argia da Djokovic, munduko lehen zerrendaburua eta iazko garailea, baina beste hainbat izen ere kontuan hartzekoak dira: Nadal, Murray eta Federer, besteak beste. Suitzarrak lau aldiz irabazi du Australian.
Emakumezkoetan, berriz, Wozniacki zirkuituko lehen sailkatua da titulurako hautagai nagusia, baina ez bakarra, lehia estua espero baita.
Australiako Irekia gaur hasiko da, eta Djokovic da faborito nagusia
Emakumezkoetan Caroline Wozniackik bere ibilbideko lehen Grand Slam-a irabazteko aukera du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu