2008ko ekainaren 3a
00:00
ITALIARoberto Donadoni Italiako hautatzaileak susto ederra hartu zuen atzo, Fabio Cannavaro erdiko atzelariak min hartu baitzuen ezker orkatilan entrenatzen ari zela. Gaur eta bihar artean jakingo da lesioaren larritasuna, eta orduan erabakiko du Donadonik zer egin.
Pogrebniaki ezkerreko belauneko meniskoa aztertuko diote gaur
ERRUSIAPavel Pogrebniak Errusiako selekzioako aurrelariak min hartu zuen ezkerreko belauneko meniskoan, iragan astezkenean Serbiaren kontra jokatutako lagunartekoan. Azken egunotan ez da entrenatu, eta gaur mindutako belaun hori aztertuko diote medikuek. Hobera egin ez badu, aurrelariak ez du hurrengo asteartean Espainiaren kontra jokatuko.
Hautatzaileak «ardura» gehiago eskatu du kontroletan
AUSTRIADopinaren kontrako kontroletan «ardura» gehiagorekin jokatzeko eskatu dio UEFAri, Austriako selekzioko hautatzaile Josef Hickersbergerrek. Izan ere, Maltaren aurka lagunartekoa jokatu aurretik, Austriako hamar jokalariri dopinaren kontrako ezusteko kontrola egin zieten UEFAko inspektoreek.
Flamini deitu du Domenechek, Vieirak min hartu duelako
FRANTZIAPatrick Vieira Frantziako selekzioko kapitainak min hartu zuen joan den ostiralean. Hala, Raymond Domenech hautatzaileak Milanek fitxatu berri duen Mathieu Flamini erdilaria deitu du.
Vastic izango da helduena (38 urte) eta Derdiyok gazteena (19)
BITXIKERIAKIvica Vastic Austriako selekzioko aurrelaria izango da Eurokopan ariko den jokalaririk helduena. Lask taldeko aurrelariak 38 urte ditu (39 urte beteko ditu irailaren 19an). Jokalaririk gazteena, berriz, Eren Derdiyot Suitzako aurrelaria izango da. Basilea taldeko jokalariak 19 urte ditu (20 urte beteko ditu hilaren 12an).