AUSTRIAKO ETA SUITZAKO EUROKOPA. Kollerrek selekzioa utziko du Eurokopa bukatu eta gero

2008ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
TXEKIAJan Kollerrek ez du gehiago jokatuko Txekiarekin Eurokopa bukatu eta gero. Hala adierazi zuen atzo Nurenbergen jokatzen duen aurrelariak. Aurretik hartu zuen erabakia ez duela aldatuko gaineratu zuen. Bera da selekzioarekin gol gehien sartu duen jokalaria; 52, hain zuzen.



Buffon izango da orain Italiako kapitaina, Cannavaroren ordez

ITALIAGianluigi Buffon izango da kapitaina Eurokopan. Hala adierazi zuen atzo taldeko kide batek: «Egokiena da, esperientziagatik eta aldagelan egiten duen lanagatik». Cannavaro ordezkatuko du, hura min hartuta baitago. Atzelariari atzo egin zioten ebakuntza, eta bizpahiru hilabete beharko ditu osatzeko.





Bost mila boluntario ariko dira lanean, taldeei laguntzen

ANTOLAKUNTZABost mila boluntariok egingo dute lan Eurokopan. Bi heren austriarrak eta suitzarrak dira, eta gainerakoen artean badaude Costa Ricakoak eta Nepalekoak. Taldeei lagundu beharko diete, ostatu hartu duten lekuan eta garraioetan, besteak beste.18 eta 78 urte artekoak dira.





Hiru alemaniarretik batek txapelduntzat jotzen du selekzioa

ALEMANIAInkesta egin dute Alemanian, eta hirutik batek uste du txapeldun izango direla; %35ek, hain zuzen. Italiaren aldeko apustua %12k egin dute, eta Frantziak irabaziko duela uste dute %6k. Espainiaren, Portugalen eta Herbereheen alde, berriz %2 azaldu dira.





Dorin Goian osatu da,eta lehen partidan jokatu ahal izango du

ERRUMANIAJoan zen ostiralekoentrenamenduan min hartu zuen Dorin Goian erdiko atzelariak. Jokalari garrantzitsuenetako bat izanik, kezka zabaldu zen, baina ez du lesio larria. Horixe zehaztu da sendagileek egindako azterketaren ondoren. Ondorioz, lehen partida jokatu ahal izango du, astelehenean, Frantziaren aurka.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.