Auzitegi Nazionalak ez ditu ikertuko txistu egitera deitu dutenak

Eloy Velascok argitu du kereila ez dela oinarritzen gertatu den ezertan, baizik eta agian gerta daitekeen zerbaitetan; horregatik bota du atzera. Bideoa: Martxel Toledo Esaiteko kidea, Madrilen.

2012ko maiatzaren 25a
16:39
Entzun

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak atzera bota du Catalunya Accio eta Esaiten aurka Espainiako talde ultraeskuindar batek aurkeztu duen kereila. Espainiako ereserkia entzutean txistu egitera deitzeagatik (bideoa) aurkeztu zuten kereila hori, baina Velascok argitu du ez direla oinarritzen gertatu den ezertan, baizik eta agian gerta daitekeen zerbaitetan; horregatik bota du atzera.

Gainera, Velascok esan du kereilan aipatzen diren delituak ikertzea —gorrotoa bultzatzea, Espainia iraintzea eta ordena publikoa nahastea— ez dela Auzitegi Nazionalaren eskumena. Pablo Ruz epaileak ere atzera bota du beste talde ultraeskuindar baten salaketa; Athleticeko eta Bartzelonako zaleek "sinbologia terrorista" erakuts zezaketela salatzen zuen beste talde horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.