Auzitegi Nazionalak ez du bere gain hartu auzia, eta etzi Liga egongo da

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Asteburuan liga jardunaldia egongo da, hasiera bateko egun eta ordutegiekin. Espainiako Auzitegi Nazionaleko sozialerako aretoak atzo auzia erabakitzeko gai ez dela adierazi zuen, beraz, Espainiako Futbolarien Elkartearen (AFE) salaketak ez du ondoriorik izango. Epaimahaiak zehaztu zuenez, auzia ez zen sozialerako aretoan epaitzeko modukoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren barnean baizik. AFEk urtarrilaren 2a jai eguna zela argudiatzen zuen, lan itunak hori zioela, eta horregatik ezin zela liga jardunaldirik egon. Futbol Liga Profesionalak, baina, egutegia aspalditik zegoela egina defendatu du auzian.

Athleticen eta Deportivoren arteko partidak irekiko du jardunaldia, etzi. Ezohiko orduan, arratsaldeko 16:00etan, San Mamesen. Talde zuri-gorriko jokalari asko Euskal Selekzioarekin aritu dira, eta Joaquin Caparrosek ez du nahi adina denbora izango neurketa ganoraz prestatzeko. Osasunak ere etzi jokatuko du, Sevillaren zelaian (20:00). Eta Realak, azkenik, Zaragozari egingo dio bisita astelehenean (20:00).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.