ikurrak

Auzitegi Nazionalak ez du deliturik antzeman Espainiako ereserkiaren aurkako txistukadan

Espainiako Kopako finalean egin zioten Bartzelona eta Athleticeko zaleek txistu ereserkiari. [Youtube]https://youtu.be/iBYr0DRdiF8[/Youtube]

2016ko otsailaren 19a
10:34
Entzun

Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gogorarazi du 2009ko finalean ere txistu egin ziotela zaleek ereserkiari, eta orduan fiskalak ez zuela delitutzat jo, ekintza hura adierazpen askatasunean oinarrituta zegoelakoan.

Bartzelonako 2. Instrukzio Auzitegiak Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen auzia; Andreuk onartu egin du auzia bere gain hartzea, baina artxibatu egin du, fiskalaren irizpidearen kontrara.

Andreuk gogorarazi du Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin zuela 2009ko txistukadaren harira Denaes fundazioak aurkeztutako salaketa, eta artxibatze hori berretsi egin zuela auzitegi bereko 4. Zigor Aretoak. Fiskaltzak berak adierazpen askatasunaren barruan kokatu zuen txistukada hura.

Andreu epailearen erabakiaren aurka helegitea aurkezteko asmoa agertu du Vox alderdiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.