Espainiako Auzitegi Nazionalekosozialerako aretoak gaur aztertuko du Espainiako Futbolarien Elkarteak eginiko salaketa, eta hurrengo liga jardunaldia urtarrilaren 2an edo 3an jokatuko den, edota behin-behineko atzerapen bat egongo den. Espainiako Liga Profesionalak (LFP) jardunaldia antolatu du 2rako, eta futbolarien elkarteak erabaki horrek ligarekin adosturiko lan hitzarmena urratzen duela salatu zuen herenegun, egun horretan ezin dela jokatu espresuki agertzen delako.
Jokalariak jardunaldia hilaren 3an jokatzeko prest agertu dira, baina LFPk ez du onartu, besteak beste, telebistekin sinaturiko akordioak urratuko lituzketelako. Jokalariek greba egitearekin egin zuten mehatxu lehenbiziz, eta herenegun auzibitara jotzea erabaki zuten. Dena den, litekeena da bihar arte epairik ez egotea.
Auzitegiak jardunaldia behin-behinekoz atzeratuko balu, futbolari elkarteak bermea jarri beharko luke kalte-ordainei aurre egiteko. Atzo jokalari askok babesa adierazi zioten elkarteari, eta Patxi Puñal Osasunakoa argi mintzatu zen. «Sindikatuarekin gaude. Futbolean arazo bat dago, diru asko dago, eta baita kobratzen ez duten jokalari asko ere».
Auzitegi Nazionalak gaur aztertuko du noiz jokatuko den hurrengo jardunaldia
Behin-behineko atzerapena balego, futbolarien elkarteak ordaindu beharko lituzke kalte-ordainak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu