Victoria Azarenka (Bielorrusia, 1989) bigarrenez irabazi du Australiako Irekia, finalean Na Li seigarren zerrendaburuari 4-6, 6-4 eta 6-3 mendean hartuta. Grand Slameko bigarren titulua du.
Garaipen horrekin munduko sailkapenean aurreneko postuan segitzen du.
Gizonezkoetako finala bihar (Euskal Herriko 09:30) izango da: Novak Djokovic-Andy Murray.