tenisa

Azarenkak irabazi du Australiako Irekia

6-3 eta 6-0 nagusitu zaio Xarapovari.

2012ko urtarrilaren 28a
15:15
Entzun

Victoria Azarenkak (Bielorrusia, 22 urte) irabazi du denboraldiko lehen Grand Slam torneoa: Australiako Irekia. Aise irabazi ere, 6-3 eta 6-0 hartu baitu munduan Maria Xarapova. Garaipen horren ondorioz, munduko sailkapenean buru jarriko da, Caroline Wozniackiren partez.

Grand Slam bateko bere lehen titulua du Azarenkak. Estreinako finala ere bazuen.

Gizonezkoen finala bihar izango da: Novak Djokovic-Rafael Nadal. Biak dira txapelketako lehen zerrendaburuak: aurrena eta bigarrena, hurrenez hurren. Iaz eta 2008an Djokovicek irabazi zuen Australiako Irekia, 2009an Nadalek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.