VILA REAL 1-1 EIBAR

Azken minutuetan ihes egin dio garaipenak Eibarri

Lehen zatian aurreratu dira armaginak, eta bost minuturen faltan berdindu du Castellongo taldeak.

Aleksandar Pantic eta Mauro Dos Santos lehian. DOMENECH CASTELLó / EFE
2015eko azaroaren 22a
18:57
Entzun

Txapeldunen Ligako postuak esku-eskura izan ditu Eibarrek, baina puntu bakarrarekin konformatu beharko dute gipuzkoarrek. Partida zaila zuten Vila-Realen aurkakoa, sailkapeneko goiko postuetan baitago, talde sendoarekin.

Eibar, ordea, ez da kikildu, eta aurre hartu du markagailuan Madrigalen. Sergi Enrichek Borja Bastonen pase bat baliatu du 27. minutuan Eibarren gola egiteko, eta handiagoa izan zitekeen abantaila, Dani Garciak penalti bat huts egin izan ez balu.

Indartsu zelairatu da bigarren zatian Vila-Real, baina ongi eutsi dio Eibarrek; eutsi bai, baina ez du baliatu zenbait minutuz bat gehiagorekin jokatu izana. Izan ere, Bonerak min hartu du, Vila-Realek hiru aldaketak eginak zituenean. Geroago, ordea, Keko egotzi du epaileak bigarren txartel horia erakutsita. Azkenean, 85. minutuan egin du berdinketaren gola Jaume Costak.

Eibar seigarren postuan da orain, 20 punturekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.