Azken partidako ikasgaia Sevilla Bri irabazteko erabili behar du Alavesek

Joan zen igandean bezala, sailkapeneko azkena hartuko dute gaur arabarrek Mendizorrotzan (17:00)

ERREDAKZIOA GASTEIZ
2008ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Beste jardunaldi bat da asteburu honetakoa, baina Alavesentzat aurreko astekoaren ezaugarri berberak dauzka. Orduan bezala, gaur ere sailkapeneko azkena izango da Mendizorrotzan: Sevilla B. Gaur zortzi Elx izan zen Gasteizen, eta partidarik irabazi gabe bazegoen ere, lehen garaipena aise lortu zuen, 0-3 irabazita. Orduan, etxekoak ziren lehia irabazteko faboritoak, zaleen aurrean oso sendo ari zirelako hilabete askoan. Gaur ere beste horrenbeste gertatzen da, apustua egitekotan Jose Maria Salmeronen jokalarien alde egin behar delako. Baina aurreikuspenak zelaian bete behar dira, eta joan zen asteko ikasgaia erabili beharko dute. Gehigizko konfiantzaren kontua aparte lagata, Alavesek partida eskasa jokatu zuen aurreko igandean. Gehiegi nabaritu zuen Garitanoren eta Emilio Sanchezen hutsa. Batak oreka eta indarra ematen dio taldeari, eta besteak erasoa sortzeko baliabideak. Gaur ere biak faltako dira, baina astean osoan egindako lanak beste itxura bateko Alaves ikus daitekeela pentsarazten du.

Hori lortzeko Salmeronek aterako duen hamaikakoaren arrastorik ez dago. Ematen du Cesarrek jarraituko duela Garitanoren lekuan. Berrikuntza nagusia Marc Pedraza izan daiteke, Morenoren ordez jokaraz dezakeelako entrenatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.