Azken segundoan eta penaltiz. Modu horretan galdu zuen Espainiak Europako Txapelketan hurrengo faserako sailkatzeko aukera. Partida amaitzeko bi segundo eskas falta zirenean 24-23 aurretik ziren espainiarrak, C multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Baina epaileak penaltia adierazi zuen, eta Marco Sczcsarrek ez zuen barkatu. 24-24. Sailkapenaren buruan jarraitzen du Espainiak, hiru punturekin, eta, seguruena, ez du arazo handirik izango hurrengo faserako sailkatzeko. Baina lanak amaitzeko aukera ederra galdu zuen. Multzo horretako beste partidan Frantziak 24-28 irabazi zion Errusiari, eta lehen jardunaldiko hutsa zuzendu zuen.
Eta Norvegiari ere antzeko zerbait gertatu zitzaiola esan daiteke. Esloveniaren aurka lehen partida irabazita (28-27), aukera ona zeukaten norvegiarrek mahai gainean kolpea emateko. Baina Islandia nagusi izan zen, 34-32. Bina punturekin berdinduta daude bi selekzio horiek D multzoan. Hori bai, Kroazia da multzo horretako selekziorik indartsuena, Serbiarekin batera, eurena delako lehen bi partidak irabazteko gai izan den selekzio bakarra. Esloveniari 29-31 irabazi zion atzo Kroaziak.
Beste lau partida jokatuko dira gaur: Polonia-Danimarka, Serbia-Eslovakia, Alemania-Suedia eta Txekia-Mazedonia.
Azken segundoan kolpea hartu du Espainiak, Hungariaren aurka
Espainiak hurrengo fasea esku-eskura zeukanean berdindu du lehia Hungariak, penalti baten bidez (24-24)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu