Etxetik kanpo beste puntu bat eskuratu du Athleticek, baina garaipenak ihes egin dio Coruñan, hiru puntuak eskura zituela zirudienean. Lehen zatian, 30. minutuan zuri-gorriak aurretik jarri ditu Williamsek markagailuan, Balentziagak erdiratutako baloia zelaira erortzen utzi gabe errematatuta.
0-1ekoarekin joan dira bi taldeak atsedenaldira. Bigarren zatian, 63. minutuan Adurizek egin du bizkaitarrentzat bigarrena, eta bazirudien partida erabakita utzi duela horrela. Ez da hala izan, ordea; 80. minutuan, Lucas Perezek aldea murriztu du, area barruan buelta erdia eman eta ezker zangoarekin baloia sareratuta.
Berdinketan sinetsi du etxeko taldeak, eta berdinketaren gola arauzko denbora amaitzeko minutu baten faltan heldu da; Fede Cartabiak baloia erdiratu, Arribasek buruz errematatu eta De Marcosek ukitu ondoren sartu da baloia Athleticen atean.
Orain 14. postuan da Athletic sailkapenean, eta Sporting hartuko du San Mamesen hurrengo jardunaldian.