Aznarren iragarpena

"Espainiako selekzioak ez du estatuko beste toki batzuetakoen kontra jokatu behar. Halakorik ikusten badugu, okerragoak ikusiko ditugu", esan du Espainiako Gobernuko presidente ohiak.

2009ko otsailaren 17a
13:27
Entzun
Jose Maria Aznar PPko ohorezko presidenteak eta Espainiako Gobernuko buru ohiak (1996-2004) garbi esan du berriro Espainiako Estatuan Espainiako kirol selekzioak baino ez duela egon behar. "Espainiako selekzioak ez du estatuko beste toki batzuetakoen kontra jokatu behar. Astakeria litzateke halakorik, eta espero inoiz ez ikustea. Ikusten badugu, okerragoak ikusiko ditugu".

Cope irrati katean egin ditu adierazpenok Aznarrek, bart, eta Real Madril futbol klubeko presidentetzara ez dela aurkeztuko esan du. "Ezin dut hautagai izan. Klubeko estatutuek diote presidentegai izateko azkeneko hamar urtean bazkide izan behar duzula, eta nik bost daramatzat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.