Pilota

Azpeitia Euskal Herriko Herriartekoan txapeldun

Gaur jokatu dute finala Uharteren aurka, Iruñean.

2008ko uztailaren 25a
16:45
Entzun
Urola-Kostako Hitza-k jakitera eman duenez, Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketan Azpeitiak (Gipuzkoa ordezkatuz) lortu du txapela, Uharteri (Nafarroa ordezkatuz) 0-3 irabazita. Finala, gaur goizean jokatu dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Uhartetarren kontra erraz irabazi dute Euskal Herriko Herriarteko finala Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek: Kadeteetan 9-22 egin dute, Jubeniletan 14-22 eta Seniorretan, berriz, 21-22. Borroka gehien hirugarren partidan izan dute pilotariek. Azpeitiak Gipuzkoako Herriartekoa irabazi zuenez, Gipuzkoa ordezkatuz jokatu du gaurko finala.

Nahiz eta Azpeitian Santio eguna ospatu, zaletuen bi autobus joan dira Iruñera pilotariak animatzera: 80 lagun inguru. Uharte Iruñea ondoan izaki, ugariak izan dira ere hango zaletuak Labriten.

Txapeldunei beren herrian harrera egingo diete gaur 20:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.