Badoa, bakarrik

Hondarribiak laugarren bandera irabazi du aurtengo San Miguel ligan, Pasai San Pedron igandean jokatu zen estropadanLehen postua ez du utzi, erregularrena da, eta liga irabazteko hautagai nagusia da orain

Aitor Manterola Garate.
Donostia
2012ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Ez da urruti traineruen denboraldiaren hasiera, hilabete ere ez da joan ordutik. Egun haietan, ohikoa den bezala, faboritoez jardun beharra zegoen. Hondarribiakitxura ona zeukan, banderen lehian ibiliko zela ez zuen inork zalantzan jartzen. Beste kontu bat zen San Miguel liga irabaz dezakeen edo ez esatea. Zalantza hori ez zen bere mailak horretarako aukera ematen ez diolako, Kaiku indartsua ere tartean delakobaizik. Aurrez eta ustez, bizkaitarrak ziren talde sendoena. Eta orain ere hala izango dira, baina beste ezaugarri batzuk ere ain- tzat hartu behar izaten dira, eta erregulartasunean, Hondarribiak ez du parekorik. Horregatik da ligako buruan, eta horregatik pilatu ditu lau bandera.

Azkenekoa herenegun erdietsi zuen, Pasai San Pedron. Eremu berezian, bost ziaboga eta sei luzetara. Teorian, indartsuenentzat egokia zen lekuan. Berriz ere Kaiku gogora. Baina ez, Hondarribia ez dago alerik oparitzeko, eta bandera astindu, bildu eta herrian erakutsi zuen. Atzokoaren ondoren, inor gutxik jartzen du zalantzan Gipuzkoako taldea dela liga irabazteko hautagai nagusia.

Sekulako estropada egin zuen. Bukaeran hartu zion aurrea Kaikuri, azken ziabogatik hobeto atera zelako, biak parean sartu baziren ere. Hortik aurrerakoa, erakustaldia izan zen, laugarren kaleak ematen zion babesa baliatuz. Azkeneko zati hori aipatu da nonahi, baina hortik atzerakoak ere txaloak merezi ditu. Izan ere, Kaiku ziztuan atera zen, aurkariak txikitzera. Eutsi egin behar zitzaion horri, hainbeste ziabogarekin, gainera, eta Hondarribiak bakarrik lortu zuen. Gero, Ormaiztegiko zakurrarena egin zion Kaikuri: harrapar y pasar.

Ligako bi jauntxoen atzetik, zaldunak heldu ziren. Txanda horretan, hirugarrenean, Urdaibai hobeto moldatu zen etxeko San Pedroren aldean, azken horrek estropada hasiera bikaina egin badu ere. Bizkaitarrek bost segundo atera zizkioten. Baina bien aurretik, San Juan sailkatu zen. Erakustaldia eman zuen bigarren txandan, hankapean ibiliz Tiran, Castro eta Astillero, hurrenez hurren. Lan bikainak saria eman zion gero: hirugarren lekua, eta datorren larunbatean, herrian bertan, ohorezko txandan aritzeko aukera.

Lehen txandan izan zen eguneko zirrara handiena: Pedreña, Portugalete eta Zumaia segundoa pasatxoan sartu ziren. Edozeinek irabaz zezakeen txanda, aldeak hain txikiak izanik, baina espainiarrentzat izan zen, atzetik aurrerako lana eginez. Zierbena seko hondoratu zen, ia berrogei segundo atzerago sartuta. Lehen hirurek beste txandako Castro eta Astillero gainditu zituzten sailkapenean.

Zumaia, Euskotren ligan

Eremu berean, gizonezkoen lanaren aurretik, Euskotren liga izan zen jokoan. Laugarren estropada zuten jokoan emakumezkoek, eta Zumaia izan zen azkarrena. Bizi eta azkar ibili zelako azken txanpan Galizia mendean hartzeko (28 ehunen izan zen bien arteko aldea). Ikusgarria bien arteko lehia, eta ligako lehen postuan bakarrik da orain Zumaia. San Juan lau segundo pasatxora heldu zen, eta Getaria-Tolosa, hamarrera.

Atzo beste estropada bat ere jokatu zen: KAE2 ligan, Orion lehiatu ziren, seigarren jardunaldian, eta Trintxerpek irabazi zion Orio B-ri, bezperan bezala. Bi puntu aurretik dira pasaitarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.