Baiona deus jokoan ez duela joanen da gaur Toulon ahaltsuaren zelaira

Entrenatzaileek aldaketa anitz egingo dituzte, harrobiko gazteei jokatzeko aukera emanez

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Zer espero dezake Baionak, Toulonen gisako erraldoi baten aurka? Mediterraneoko taldea izar konstelazio bat da, eta une honetan Frantziako eta Europako talde onena da. Baldintza horietan ((18:30)), zertarako alferrik indarrak galdu Mayol zelaian emaitza ona kausitzeko ?

Baionak arrazoiketa hori jarraitu du, Mourad Boudjellalen taldeari bisita egiteko. Hurrengo astean, biziki partida garrantzitsua izanen du etxean, Bordaleren aurka. Europako Challengean, gainera, lehen taldeko ohiko jokalariek borroka handia izan zuten Newporti irabaztean (19-22).

Aldi honetan, gazteei eman diete aukera Christian Lanta eta Christophe Deylaudek. Plazer egiten du Baionaren hasierako hamabostekoa irakurtzeak. Fuster eta Ugalde baionar peto-petoez gain, Mark Graham, Zeelanda Berritik orain bi urte etorritako 20 urteko bigarren lerro gazteak minutuak izanen dituzte.

Min hartutako « Pepe » Lafondek lehen minutuak izanen ditu. Arganese aztalkariak ere aukera izanen du, eta Manukulak, eskuineko harroin gisa, postu berri bat ezagutuko du. Baionak zelairatuko duen taldea esperimentala izanen da. Hala ere kementsu ari nahiko du.« Toulonera ez gara biktima gisa joanen » segurtatu du Arganesek. Garaipenaren bila joatea handia lizateke, baina itxura ona ematea ez legoke gaizki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.