Jarraian irabazitako hiru partidek, hots, Mont-de-Marsanen, Lyonen eta Limogesen aurka, Baionak bide egokitik diharduela erakutsi dute. Igandean 31-6 irabazi zion Limogesi, 3 entsegu eginda. Larretxeak bat egin zuen, eta guztira 21 tanto. Atsedenaldian 19-3 ziren. Bouisset entrenatzailek adierazi du, partidako une ahulenean «falta gehiegi» egiten dutela, eta hori hobetu behar dutela. Oyonnaxen ariko dira igandean.
BAIONA. Ligako seigarren garaipena lortu ondoan, baionarrak hirugarren dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu