ERRUGBIA

Baiona Miarritzeri nagusitu zaio euskal derbian

32-25 irabazi dute etxekoek.

Hainbat unetan parekatuta izan dira bi taldeak, baina etxekoentzat izan da garaipena. BOB EDME
2015eko azaroaren 8a
17:12
Entzun

Top14an elkarrekin lehiatutakoak dira, baina oraingoan Bigarren Mailan aritu dira aurrez aurre Baiona eta Miarritze, 8. jardunaldian. Sailkapenean goran dagoena sendotu eta behean dagoena gehiago ito du emaitzak, etxekoek 32-25 irabazi baitute.

Miarritze indartsu hasi da, eta aurretik izan da markagailuan lehen hogei minutuetan. Hala ere, partida atsedenaldirako onbideratua zuen Baionak, 26-11ko emaitzarekin heldu baitira etenera. Martin Bustos Moyano izan da etxekoen izar, batez ere haren puntuek eraman baitute Baiona 6-8tik 26-8ra.

Bigarren zatian, berriro ere kementsu zelairatu dira Miarritzekoak, eta ia irauli dute markagailua, 26-25era gerturatzeraino. Ahalegin hori, ordea, ezin izan du bururaino eraman, eta Du Plessisen penalti batek erabakita utzi du partida.

Azken postuan da Miarritze, zortzi jardunalditan sei puntu bilduta. Baiona, ordea, hirugarrena da sailkapenean, 26 puntu pilatuta.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.