Baionak bere mugak erakutsi ditu, Castresen zelaian nabarmen galduta

Lapurtarrak ondo aritu dira defentsan, baina pobre erasoan (31-10), eta etxekoek bigarren zatian egin dute zuloa

Eneritz Zabaleta.
Baiona
2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Baiona porrotarekin itzuli zen atzo Castrestik, etxetik kanpo sasoi honetan lehen partida jokatuta (31-10). Jean Daugerreko taldeak etxekoen higadura lana jasan zuen, eta lehen zatian ongi eutsi bazion ere, bigarren zatian nekearekin garbi galdu zuen.

Castresen garaipenak ez zuen inolako aitzakiarik izan, jokoaren esparru guztietan Baiona baino hobeki aritu zelako. Alta, partida hasieran Jean-Jo Marmouyetek sartutako entseguak esperantza piztu zuen. Baiona Ttipikoak ederki bukatu zuen Lacroix, Fuster eta Lovobalavuren arteko talde lana (0-7).

Baina Castresek berehala erantzun zuen, eta 10 minutu berantago berriz aitzina hartu zuen entsegu zigor kolpe banari esker (8-7). Atsedenaldian estu zeuden bi taldeak (11-10).

Bigarren zatian, pixkanaka, Castresek gaina hartu zion fisikoki Baionari. Martialek zorte anitzekin entsegua sartu zuen, Capo Ortegak zuloa egin zuen gero. Baionarren aldetik Tialata, Marmouyet eta Lovobalavu sendo aritu ziren. Rokocoko eta, batez ere, Heymans pattal aritu ziren. Frantziarra ez da gehiago izango lehen izan zen jokalaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.