Baionak erreakziozko taldea dela berretsi zuen atzo, Briveko Amedee Domenech zelaian. Europako Challengeko porrotaren ondotik, berriz ere etxetik kanpo irabazi zuen (26-18). Emaitza ezin hobea da Aturri eta Errobikoentzat, sailkapenean aitzina egitea ekartzen baitio.
Atzoko emaitza are borobilagoa izan zitekeen, 26-6 baitzegoen aitzinetik une batez Baiona eta erasoko puntu gehigarria poltsikoan baitzuen. Azkenean, baina, erasoko punturik gabe irabaztearekin konformatu behar izan ziren baionarrak.
Sailkapenari dagokionez, Baiona zazpigarren postuan dago, aitzineko talde guztiek irabazi dutelako. Hala ere, Stade Français eta Perpinyarekiko zuloa handitu da, eta Europako lehian sartuta dago Lapurdiko hamabostekoa.
Baionak beste balentria bat lortu du etxetik kanpo
Baionarrak Heineken kopatik hurbildu dira, Briven lehia oso serioa egin eta garaipena lortuta (26-18)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu